Hainbat sari jaso dituzte Iñaki Etxenagusia eta Jose Luis Lopetegi argazkilariek

Uztarria.eus 2014ko aza. 28a, 11:47

Azpeitiko Argazki Elkarteko Iñaki Etxenagusiak eta Jose Luis Lopetegik sari bana jaso dute Larragako argazki rallyan. Iñaki Etxenagusiak hirugarren saria jaso du Atrio de la Parroquia argazkiari esker. Jose Luis Lopetegik, berriz, laugarren saria jaso zuen Paralelas argazkiarekin.

Ataungo eta Altsasuko rallyetan ere jaso ditu sariak Etxenagusiak. Bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituen, hain zuzen.