Correos itxita, murrizketen kontrako greba tarteko

Uztarria.eus 2014ko aza. 27a, 12:20

Itxita dago Azpeitiko Correosen bulegoa, murrizketen kontrako greba eguna dutelako gaur, osteguna. Lanpostuak eta hitzarmen kolektiboa mantentzea eskatzen dute langileek, eta horregatik dute protesta eguna gaurkoa.

Sindikatuek jakinarazi dute greba deitzearen helburuak betetzea lortzen ez badute, abenduaren 22an eta 23an ere greba egingo dutela.