Masusta eta Mare More taldeek emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekitaldiak antolatu dituzte eskoletan

Uztarria.eus 2014ko aza. 25a, 17:43

Azpeitiko eskoletako ikasleek eta iraksleek ere hondar alea jarri dute Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta. Urola Ikastolako Masusta taldeak borobilean jarri ditu eskolako pertsona guztiak, eta mosaiko moduko irudia osatu dute, indarkeria salatzeko. Iraurgi Ikastetxeko Mare More taldeko kideek, berriz, muralak egin dituzte indarkeria mota desberdinak islatzeko eta salatzeko.