Iñigo Kortak irabazi du Mendiko XIX eta Udazkeneko XXV. Argazki Rallya

Uztarria.eus 2014ko aza. 25a, 13:06
Rallyko epai-mahaia joan den zapatuan elkartu zen sarituen gaineko erabakia hartzeko.

Bigarren postuan sailkatu da Carlos de Cos, eta hirugarrena izan da Alex Garai. Saritu gabeko lehenengo herritarraren saria Juan Mari Ibarzabalek jaso du. Sari banaketa ekitaldia eta argazkien proiekzioa zapatuan izango da, 18:30etik aurrera, agun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan

Iñigo Kortak irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako XIX. Mendiko eta XXV. Udazkeneko Argazki Rallya. Horrenbestez, 180 euro eta garaikurra jasoko ditu. Sailkapenean bigarrena Carlos de Cos izan da eta 150 euro eta garaikurra eskuratuko ditu. Hirugarren postuan Alex Garai sailkatu da eta 120 euro eta garaikurra irabazi ditu. 

Saritu gabeko lehenengo herritarraren saria Juan Mari Ibarzabalek eskuratu du (90 euro eta garaikurra jasoko ditu), eta argazki onenaren saria, berriz, Juan Kruz Izagirrek (60 euro eta garaikurra eskuratuko ditu). 50 argazkilari helduk hartu zuten parte rallyan.

Gaztetxoen sailkapenari dagokionean, Enaitz La Iglesiak irabazi du rallya, eta 30 euroko erosketa-balea eta garaikurra jasoko ditu. Bigarrena, Enaitz Zubizarreta izan da, eta 20 euroko erosketa-balea eta garaikurra eskuratuko ditu. Hirugarren sailkatua Ane Aburuza izan da. Hori dela-eta, 15 euroko erosketa-balea eta garaikurra jasoko ditu. Hamasei gaztetxok hartu zuten parte rallyan. 

Joan den larunbatean hartu zuen epai-mahaiak rallyko sarituen gaineko erabakia. Javier Carballok, Jabier Beristainek eta Enrique Orbegozok osatu dute epai-mahaia. 

Sari banaketa ekitaldia eta argazkien proiekzioa zapatuan, hilak 29, egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan (Elizkale, 21). 18:30ean hasiko da ekitaldia.ç

Rallyko puntuazio guztia hemen ikusgai.