Hainbat herritar jolas kooperatiboen ikastaroan

Uztarria.eus 2014ko aza. 25a, 10:34

Joan den larunbatean, azaroak 22, Gazteria sailak antolatuta, Jolas Kooperatiboen inguruko ikastaroa izan zen, eta herriko hogei bat gaztek hartu zuten parte. Gazteria sailak jakinarazi duenez, Kometa elkartekoek eman zuten ikastaroaren inguruko balorazio "oso positiboa" egin zuten parte hartzaile guztiek.

Jolas kooperatibo ezberdinak ikasteko helburuarekin, egun osoa jolasean murgildurik pasa zuten gazteek. Gazteriakoek esan duenez, "dinamika gozagarri eta eraldatzaileekin, hausnarketa sakon eta aberasgarriarekin. Elkarrekin jolasten dugunean, denbora elkarbanatzen baitugu, eta denbora elkarbanatzen dugunean, bizitza. Eta bizitzan, jolas kooperatiboetan bezala, irabazten eta galtzen ez badugu, ez da mehatxu eta beldur gehiagorik egongo; sormena eta askatasuna baino ez".