Bukatu da Baigerako jubilatuen astea

Uztarria.eus 2014ko aza. 24a, 11:07

Atzo, igandea, Kirurin egindako bazkariarekin eman zioten jubilatuek euren asteari bukaera. Bazkarian 90 urte dituzten 14 azpeitiar omendu zituzten: Sabino Eizagirre, Manuela Pulido, Jesus Aizpuru, Patrocinio Aguero, Lucio Amenabar, Alberto Bereciartua, Guadalupe Zubizarreta, Begoña Iraeta, Isabel Beldarrain, Maria Luisa Gurrutxaga, Margarita Lertxundi, Ignacio Kerejeta, Rafael Larrañaga eta Margarita Lopetegi.

Ehundik gora lagun izan ziren bazkaritan. Baigerako ordezkariak eta Eneko Etxeberria alkateak eman zizkieten opariak 14 omenduei, eta bi dantzari gaztek pare bat dantza eskaini zizkieten bertaratutakoei.