Soul beltza, gertutik Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko aza. 21a, 10:00
Zapatuan Azpeitira etorri aurretik kontzertu bana eskainiko du Gasteizen eta Bilbon. (Urola Kostako Hitza)

Aurora & The Betrayers Madrilgo musika taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Sanagustin kulturgunean. Saioa 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude: aurretik erosita 6 euro ordaindu beharko da, eta kontzertuaren egunean 8 euro.

Soul taldeak bira txiki bat egingo du asteburu honetan Euskal Herrian. Izan ere, larunbatean Azpeitira etorri aurretik Gasteiztik eta Bilbotik pasatuko dira.

Aurora Garcia taldeko abeslariak Urola Kostako Hitza-ri aitortu dioenez, Euskal Herrira eta Azpeitira etortzeko "irrikaz" zeuden: "Euskal Herrian musika ezagutza handia dago. Beraz, toki berezia da. Kontzertzuak eskaintzera joan beharreko leku bat dela uste dut".

Garciak azpimarratu du Euskal Herrian musikazale asko daudela, baita biniloak erosten dituztenak ere: "Bertako jendeak musika asko entzuten du. Euskal Herria toki fetixea dut". Hala ere, Azpeitian kontzertu bat emateko eskaerak harritu egin zituen: "Otsailean sortu genuen musika taldea, eta oraindik ez dugu izan zuzeneko kontzertu asko eskaintzeko aukerarik. Ohore bat da Azpeitian jotzeko deitu izana", esan du Aurora & The Betrayers taldeko ahotsak.

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.