Karta jokoan Baigerako Astearen baitan

Uztarria.eus 2014ko aza. 20a, 15:31

Baigerak antolatuta euren astea ospatzen ari dira jubilatuak eta pentsiodunak egunotan. Astelehenean punttuan eta tutean aritu ziren eta musean zein eskoban, berriz, atzo. Txapelketak Baigera I-ean eta Baigera II-an jokatu ziren, eta 58 lagunek hartu zuten parte.

Mus txapelketa Juan Ramon Etxanizek eta Sabina Agirrek irabazi zuten, eta Maurizio Gogorza eta Julian Lapeira izan ziren azpitxapeldunak. Tuteko txapeldunak Manuel Mendoza eta Angel de Arriba izan ziren eta azpitxapeldunak, berriz, Diego Mateos eta Angel de Jesus. Eskoba txapelketan Juanjo Epelde eta Jesus Olaizola nagusitu ziren eta bigarren sailkatu ziren Antoni Sarasola eta Inazio Olazabal. Jesusa Ibarbia eta Lurdes Agirretxek irabazi zuten punttu txapelketa eta Juanjo Epelde eta Jesus Olaizola izan ziren azpitxapeldunak.