Udalak 28.000 euro bideratu ditu herriko merkataritza sustatzera

Uztarria.eus | Ekonomia | Argazkia
2014-11-19 18:40

Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak hitzarmena sinatu dute herriko merkataritza sustatzeko eta Alde Zaharra biziberritzeko. Horretarako, erakundeak 28.000 euro bideratu ditu elkartera. Izan ere, beraien helburua Azpeitiko hirigunea merkatalgune bihurtzea da, eta horretan ari dira lanean.

Sektorea indartzeko helburuarekin, pausoak eta neurriak adosten joango direla jakinarazi du Iñaki Portilla Merkataritza zinegotziak. Esate baterako, laguntza bereziak eskaini zaizkie dendariei dagoeneko: Hemenbuy plataforma jarri du martxan erakundeak edota Bertanen kanpainatan ere parte hartu du.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2014-11-21 : 09:38

28000 euro??eta bertako merkatariek kate haundiyetan erosketak eiten....hipokresia?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa