'La isla minima' filmaren hiru emanaldi asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2014ko aza. 20a, 10:27

La isla minima filma emango dute asteburu honetan Soreasu antzokian. Euskal Antzerki Topaketetako azken asteburua izango da datorrena, eta emanaldi batzuk Gaztetxean izango direnez, zapatutik astelehenera izango dira emanaldiak Soreasun. Hiru egunetan emanaldi bana izango da, ordu berean, 21:30ean.

La isla minima (Espainia) Alberto Rodriguez zuzendariaren lana da eta, besteak beste, Raul Arevalo, Javier Gutierrez eta Antonio de la Torre aktoreek hartu dute parte pelikulan.