Katamaloren zuzeneko diskoa esklusiban, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2014ko aza. 19a, 09:11

Katamaloren zuzeneko azken kontzertua diskoan jaso du Plateruena Durangoko kafe antzokiak, eta Tokikomeko hedabideek bat egin dute salmenta kanpainarekin. Sanagustin kulturgunean eskuratu ahal izango da diskoa hilaren 30a bitartean.

Katamalo musika taldeak 2011n eskaini zuen zuzeneko azken emanaldia Durangoko Plateruena kafe antzokian. Orduko kontzertuaren grabazioa Plateruenaren esku utzi du Katamalok, eta Durangoko Azokan salgai jarriko dute diskoa. 

Aurretik, ordea, Tokikomeko hedabideei eskaini diote saltzeko. Uztarria Komunikazio Taldeak bat egin du proposamenarekin eta gaurtik hilaren 30era bitartean salgai izango dira Katamaloren azken zuzenekoaren diskoak Sanagustin kulturgunean. Zortzi euroren trukean eskuratu daiteke.