Kataluniako Generalitateak eskerrak eman dizkio Udalari erreferenduma babesteagatik

Uztarria.eus 2014ko aza. 19a, 10:30
Azpeitiko Udalak jaso duen gutuna.

Udalak gutun bat bidali zuen Generalitatera, independentziari buruzko galdeketaren harira, babesa erakusteko eta lankidetza eskaintzeko. Horrez gain, azaroaren 9an, hauteslekua jarri zuen herritar talde batek plazan, erakundearen oniritziarekin.

Kataluniako Generalitateak gutun bat bidali dio Azpeitiko Udalari, independentziaren galdeketa dela-eta erakutsitako babesarengatik eta kolaborazioarengatik eskerrak emanez. Joan Vidal de Ciuranak sinatu du gutuna, Kataluniako presidentearen bulegoko zuzendariak. Idatzi horretan eskerrak eman dizkiote Eneko Etxeberria alkateari, zehazki, Azpeitia inguruko herritarrei botoa emateko aukera emateagatik eta Kataluniako ordezkariekin harremanetan jartzeagatik. Horrez gain, barkamena eskatu diote berandu erantzuteagatik, orain arte oso lanpetuta egon direla-eta.

Honakoa da Udalak jaso duen testua:

Benvolgut alcalde,

En nom del president de la Generalitat, acuso recepció de la carta que li va enviar, mitjançant la qual va oferir la seva collaboració per organitzar el procés participatiu que va tenir lloc el diumenge 9 de novembre per tal que els catalans residents a Gipuzkoa poguessin tenir l'oportunitat d'expressar la seva a les urnes sobre el futur politic de Catalunya.

Per indicatió seva, li agraeixo l'amabilitat de la seva proposta i el suport al poble català que fan palès des d'Azpeitia. Així mateix, li demano que accepti les nostres disculper per no haver contestat amb anterioritat, per'o com vostè comprendrà, aquests darrers dies han estat molt intensos i plens de feina i no ens ha estat possible atendre la correspondència a temps.

Rebi un cordial salutació.

Joan Vidal de Ciurana

Director de l'Ocina del President i Coordinació Interdepartamental

Barcelona, 11 de novembre de 2014