Agur plazako gutizia gozoari

Uztarria.eus 2014ko aza. 18a, 19:27

Nor ez da inoiz igo Varelako koska txikira, gora iritsi ezinik? Herritarrek ezingo dute berriro zapaldu eskailera-maila hori, kendu egin baitute berdura plazako gozoki denda txikia. Txikia, baina gozoa, betikoa eta etxekoa. Badira aste batzuk plaza berritzen hasi zirela, eta gaur, asteartea, Varela gozotegia eta kioskoa kendu dituzte berdura plazako ataritik.

Kioskoa hutsa zegoen lehendik; gozotegia, berriz, obrak direla-eta itxi eta kendu behar izan dute. Gainera, betiko kendu dute, ez baitute leku berean horrelako gutizia txiki bat eraikiko berriro. Beraz, beste lokal batean jarriko dute gozotegiko jabeek saltokia.

Hutsunea utziko du gozo-dendak korridore horretan, baina herritarrek ez dute ahaztuko Varela bazela.

2011ko otsaileko Uztarria aldizkarian elkarrizketatxoa egin zioten plazako saltokiko Marikarmen Agirreri.