Festa giroa nagusi Errebalean

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 11:27

Jai giroan igaro dute asteburua Bustinzuriko Errebaleko bizilagunek. Ostiralean hasi zituzten samartinetarako prestatuako egitarauko ekitaldiak, eta Pikua eta Urtzi tabernetan mus txapelketa jokatu zuten 27 bikotek. Zapatuan, berriz, txistulariek kalejira egin ostean, ume jolasak eta zezen txiki eta poniak izan ziren bertan. Ondoren, bazkaria egin zuten 40 bat lagunek, eta arratsaldean jendetza izan zen sokamuturrean. Iluntzean, berriz, Ingo al deu? musika taldeak girotu zuen kalea.

Hemen Errebaleko festak argazkitan.