Mus txapelketarekin hasiko dira bihar Errebaleko samartinak

Uztarria.eus 2014ko aza. 13a, 12:57

Bihar mus txapelketa izango da Urtzi eta Pikua tabernetan 22:00etatik aurrera. Izena 21:30ak baino lehen eman behar da bi taberna horietan. Zapaturako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Errebaleko festa batzordeak samartinei "bultzada emateko ahalegin berezia" egin du aurten, eta kaletar nahiz azpeitiar guztiei festetan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.

Asteartean izan zen San Martin eguna, baina Bustinzuriko Errebalean asteburu honetan ospatuko dituzte samartinak. Bihar, ostirala, hasiko dira festak mus txapelketarekin. II. Must Txapelketa azkarra Urtzi eta Pikua tabernetan izango da, 22:00etan hasita. Izen-ematea 21:30era bitartean egin ahal izango da bi taberna horietan, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da.

Txapelketaren bikote irabazleak txapelaz gain, jasotako diru guztiaren %75 eskuratuko du. Bigarrenak, berriz, bildutako diruaren %25 eta txuletak. Hirugarrenak arrain otarra irabaziko du, eta laugarrenak, berriz, kamiseta bat, jertse bat eta bi ardo boteila.

Zapaturako egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, txistularien goiz eresia, umeen jolasak, triki-poteoa, zezen txiki eta poniak, kale bazkaria, sokamuturra eta Ingo al deu? musika taldearen kontzertua izango dira. Bazkarirako izena emateko sanmartinek@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da.

Errebaleko festa batzordeak samartinei "bultzada emateko ahalegin berezia" egin du aurten, eta kaletar nahiz azpeitiar guztiei festetan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.

Samartinak Errebalean

Azaroak 14, zapatua:

Mus Txapelketa Pikua eta Urtzi tabernetan, 22:00etan hasita.

Azaroak 15, zapatua:

10:00etan festei hasiera, txistularien goiz eresiarekin eta etxafuegoekin.

11:30ean ume jolasak.

13:00etan triki-poteoa.

13:00etan zezen txiki eta poniak.

14:00etan kale bazkaria Txoko soziedadean.

16:30ean sokamuturra.

19:00etan bertsolariekin poteoa.

22:00etan Ingo al deu? taldearen kontzertua.