Mikel Labaka, Sanseko bigarren entrenatzaile

Uztarria.eus 2014ko aza. 13a, 11:09

Realean David Moyes entrenatzaile berriaren alboan ariko den Imanol Alguacilen tokia hartuko du azpeitiarrak. Iaz futbolari izateari utzi ondoren, sasoi honen hasieratik Realeko jubenilen Easo taldean ari zen Labaka, han ere bigarren entrenatzaile lanetan.

Mikel Labakak (Azpeitia, 1980) ardura berria izango du aurrerantzean Realean: bigarren taldean, Sansen, Asier Santanaren laguntzailea izango da azpeitiarra.

Iaz futbolari izateari utzi ondoren, 2014-2015 denboraldi honen hasieran Realera itzuli zen azpeitiarra, Donostiako klubaren mutilen jubenilen bigarren taldea den Eason bigarren entrenatzaile lanetan aritzeko. Orain, berriz, Realean David Moyes entrenatzaile berriaren alboan ariko den Imanol Alguacilen tokia hartuko du Labakak. Sansen beste azpeitiar batekin ariko da, Oier Agirrezabala prestatzaile fisikoarekin, hain zuzen. Bestalde, Realaren bigarren taldeko jolakarien artean da Jon Guridi azpeitiarra.

2004tik 2011ra Realeko lehen taldeko jokalari aritu zen Labaka, eta ondorengo bietan Rayo Vallecanon ibili zen jokatzenIazko ekainean jakinarazi zuen futbolari profesional izateari laga ziola.