San Martin asteko ospakizunak hasi dituzte egoiliarrek

Uztarria.eus 2014ko aza. 10a, 14:13

Gaur, astelehena, hasi dituzte San Martin asteko ospakizunak San Martin egoitzan. Asteari hasiera egoitzako ordezkariek eta egoiliarrek eman diote, Udaleko ordezkarieketa Iraurgi ikastetxeko haurrek lagunduta. Zapatura bitartean egitasmo ugari izango dute egunero, eta gaur arratsaldean esaterako, Amaia Garmendia eta bere taldearen gitarra emanaldia izango dute. Bihar, asteartea, San Martin eguna dela eta, meza, urteko argazki-erreportaje emanaldia eta bingo berezia izango dituzte. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)