Azpeitiko 116 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia

Uztarria.eus 2014ko aza. 10a, 12:41

Jon Roteta izan da aurrena, 1.14.04 denborarekin. Lehen emakumea, berriz, Nerea Azpiazu (1.24.36; azpeitiarren artean hamargarrena). 

Atzo, igandea, jokatu zen hain ezaguna den Behobia-Donostia 20 kilometroko lasterketa. Guztira, 26.536 lagunek bukatu zuten proba, eta azpeitiarrak ere izan dira tartean. Aurten 116 azpeitiarrek bukatu dute proba. Jon Roteta izan da aurrena, 1.14.04 denborarekin. Lehen emakumea, berriz, Nerea Azpiazu (1.24.36; azpeitiarren artean hamargarrena). 

Hemen Azpeitikoen sailkapena (izena ematean herriaren tokian 'Azpeitia' jarritakoak dira). 

Iaz 111 azpeitiarrek bukatu zuten proba.