Ardo egun jendetsua izan zen zapatuan

Uztarria.eus 2014ko aza. 10a, 11:58

Libre Ardo Egunaren bederatzigarren edizioa izan zen zapatuan. Jendez leporaino bete zen plaza, ardo dastaketaren baitan. 20 upategik hartu zuten parte, eta bertaratutakoek bost euroren trukean bost ardo dastatzeko aukera izan zuten 14:30ak bitartean. Gainera, gazta pintxoak eta txorizo egosiarenak ere dastatu ahal izan ziren.

Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Txapelketa ere jokatu zen plazan. 32 harakinek hartu zuten parte, eta horietatik sei ziren Azpeitikoak. Txapela Arrasateko Jose Ramon Otamendi harategiak jaso zuen, bigarren postuan Donostiako OH harategia izan zen eta Ormaiztegiko Benito Debak jaso zuen hirugarren saria.