Gipuzkoan bizi diren kataluniarrek botoa eman dezaten hauteslekua jarriko du herritar talde batek igandean

Uztarria.eus 2014ko aza. 7a, 13:35

Gipuzkoan zein Azpeitian bizi diren kataluniarrek botoa eman dezaten hauteslekua jarriko du herritar talde batek igandean udaletxe azpian. 09:00etatik 12:00etara izango da zabalik.

Katalunian igandean egingo duten independentziari buruzko kontsulta dela-eta, Azpeitiko Udalaren ekimenez, hauteslekua jarriko du herritar talde batek udaletxe azpian Azpeitiko nahiz Gipuzkoako kataluniarrek botoa eman dezaten. 09:00etatik 12:00etara bitartean izango da zabalik hauteslekua.

Udalak gutuna igorri zion Kataluniako Generalitateari kontsultarako babesa eskaintzeko eta, behar izanez gero, hauteslekua jar ditzakela adierazteko.

Horrez gain, udaletxeko balkoian estelada jarri du Udalak, eta bertan izango da eskegita asteburu osoan.