San Martin egoitzakoek euren astea ospatuko dute

Uztarria.eus 2014ko aza. 7a, 11:36

San Martin egoitzan astelehenean hasiko dute San Martin Astea eta zapatua bitartean hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango dute egoiliarrek.

San Martin egoitzan astelehenean hasiko dute San Martin Astea. Urteroko legez, egitarau oparoa prestatu dute aste osorako. Asteari hasiera astelehenean, 11:45ean, emango diete. Bertan izango dira Azpeitiko Udal ordezkariak eta Iraurgi ikastetxeko haurrak. 17:00etan, berriz, Amaia Garmendia eta haren gitarra taldea izango dira egoitzan emanaldia egingo dutenak.

San Martin egunean meza nagusia izango dute egoiliarrek 10:30etik aurrera. Ondoren, 12:00etan, urte guztian zehar ateratako argazkien erreportajea ikusiko dute eta 17:00etan bingoan jokatuko dute, Pastolararen eskutik.

Aste osorako prestatu duten egitaraua hurrengoa da:

Azaroak 10, astelehena:

11:45ean egoiliarren pregoia. Bertan izango dira Azpeitiko Udal ordezkariak eta Iraurgi ikastetxeko haurrak.

17:00etan Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia.

Azaroak 11, asteartea:

10:30ean San Martin eguneko meza.

12:00etan urteko argazki erreportajearen emanaldia.

17:00etan bingo berezia.

Azaroak 12, asteazkena:

11:00etan jokoak.

16:00etan txokolatada boluntarioekin.

17:00etan Nagusilaneko Mari Jose Soroaren kantaldia.

Azaroak 13, osteguna:

11:00etan karta txapelketa.

17:00etan boluntarioekin emanaldia.

Azaroak 14, ostirala:

11:00etan Iraurgi ikastetxeko ikasleen emanaldia.

16:45ean bingo berezia Nagusilanen eskutik.

18:15ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 15, zapatua:

12:00etan saloiko dantzak Jose Mari Orbegozoren eskutik.

14:00etan familiekin bazkaria.

17:00etan Poxpi eta Lajarekin erromeria.

Aste osoan zehar egoiliarrek egindako eskulanak izango dira ikusgai San Martin egoitzan.