Azpeitiko idazleen inguruko unitate didaktikoa prestatu dute batxilergoko ikasleentzat

Uztarria.eus 2014ko aza. 4a, 11:27
Herriko ikastetxeetako, Dijitalidadea enpresako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak.

Batxilergoko ikasleentzat izango den Azpeitiko Munduak unitatea prestatu dute, eta bertan Azpeitiko idazleen gaineko informazioa, gaien aniztasuna eta generoen lanketa jaso dituzte. Unitate didaktikoaren helburua "hizkuntzaren hobekuntza baztertu gabe, literatura garaikidearen, XX. mendekoaren, transmisioa" sustatzea dela azaldu dute udal ordezkariek.

Azpeitiko idazleen inguruko unitate didaktikoa prestatu dute Udalak eta Dijitalidadea enpresak elkarlanean. Batxilergoko ikasleentzat "erakargarria" izango den Azpeitiko Munduak unitatea prestatu dute, eta bertan Azpeitiko idazleen gaineko informazioa, gaien aniztasuna eta generoen lanketa jaso dituzte. 

Unitate didaktikoaren helburua "hizkuntzaren hobekuntza baztertu gabe, literatura garaikidearen, XX. mendekoaren, transmisioa" sustatzea dela azaldu dute udal ordezkariek. "Azpeitiak Euskal Herriko beste herri askok eskaini ez dezaketen eskaintza du. Gure literaturgintzan leku jakin batek, kasu honetan Loiola inguruak, euskal hiztunaren eta literaturaren munduan izan duen garrantzia bertatik bertara lantzeko aukera ematen du", gaineratu dute.

"Transmisioari eutsi nahian" eta Azpeitiko idazleen literatur lanak jasotzeko, Azpeitiko Udalak eta Dijitalidadea enpresak herriko hamazortzi idazleren lanak eta nondik norakoak jarri zituzten eskuragarri iaz Amarauna webgunean. Webgune horren sorreratik eta bertan jasotakotik abiatuta sortu dute herriko batxilergoko ikasleentzako unitate didaktikoa.