Nirvanaren bertsio gauerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko aza. 4a, 10:49

Sarreren zozketan parte hartzeko nola zuen izena Nirvana taldeko abeslariak? galderari erantzun beharko diote bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Zapatuan, hilak 8, herriko hainbat musikazalek Nirvanaren bertsioak eskainiko dituzte Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Nirvanaren unplugged in New York diskoa atera zela 20. urteurrena dela-eta eskainiko dute emanaldia. Kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola zuen izena Nirvana taldeko abeslariak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 7ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eskuratu daitezke, bost euroren trukean.