'Fracking' Ez Gipuzkoa taldearen egoera eta helburuak azalduko dituzte asteazkenean

Uztarria.eus 2014ko urr. 31a, 18:29
Aurkezpeneko kartela

Baigeran izango da hitzordua, 19:00etatik aurrera. Fracking Ez taldea sinadurak biltzen eta herritarren kontzientzia lantzen jardun da iraila bitartean; asteazkenean, berriz, beraien lan ildoa aurkeztuko dute.

Fracking Ez Gipuzkoa taldearen egoera, xedeak edota lan ildoa azalduko dituzte datorren asteazkenean, azaroaren 5ean, Baigeran. Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta herritarrak fracking-aren arriskuez informatzea eta haien ekarpenak jasotzea izango du helburu bilerak. Orain arte sinadurak biltzen eta informazioa banatzen jardun dute taldeko kideek, eta orain aurkezpenak egiten ari dira Gipuzkoa osoan.

Antolatzaileek esan dutenez, Gipuzkoa fracking-aren mehatxupean dago, eta herrialdearekin batera, baita Azpeitia ere. Taldeko ordezkarien hitzetan, "informazioa" da beraien tresna "boteretsuena", eta horregatik ari dira herriz herri horrelako aurkezpenak egiten.