Langile bat zauritu da Sarcoil enpresan pieza bat gainera erorita

Uztarria.eus 2014ko urr. 29a, 10:38

Atzo arratsaldean jazo zen lan istripua Sarralleren Sarcoil enpresan. Langileari pieza bat erori zitzaion sabelera. Larritasunaren barruan egonkor dago 28 urteko azpeitiarra.

Atzo, asteartea, 17:00ak pasatxoan gertatu zen ezbeharra Sarralleren Sarcoil enpresan. Langilea pisu handiko pieza bat mugitzen ari zen fenwick-arekin eta piezak balantza egin ostean, hura ondo jartzen hasi eta gainera erori zitzaion.

28 urte ditu langileak eta azpeitiarra da. Donostian dago ospitaleratuta, eta larritasunaren barruan egonkor dago.