Madalenako ospitalean bisita gidatua izango da igandean

Uztarria.eus 2014ko urr. 17a, 13:03

12:00etan izango da bisita, eta ordubeteko iraupena edukiko du. Aurrez ez da erresberbarik egin behar.

Madalenako ospitale berritua ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean, hilak 19. Eraikina bisitatzea nahi dutenek ez dute aurrez erreserbarik egin beharko, eta 12:00etan ospitale atarira bertaratu beharko dute. Ordubeteko iraupena izango du bisitak, eta hiru euro ordaindu beharko da.