Urola Ikastolako ikasleak Polonian

Uztarria.eus 2014ko urr. 15a, 12:19

Astebete igaro dute Polonian Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-ko lehenengo batxilergoko lau ikaslek, Aldeanitzeko Comenius proiektu baten baitan. Iazko ikasturtean DBHn hasitako Saving Energy proiektuari segida emateko Alemania, Frisia, Italia eta Poloniako ikasleekin elkarlanean aritu dira azpeitiarrak Poloniako Leszno hiriko ikastetxean. Han izan diren bitartean hainbat herri eta hango bizimodua ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Datorren martxoan beste ikasle talde bat Italiara joango da, eta azken taldeak Frisiara bidaiatuko du, Europako proiektu horri bukaera emateko.