Miren Berasategik Realarekin entrenatuko du

Uztarria.eus 2014ko urr. 13a, 13:47
Miren Berasategi Lagun Onakeko jokalaria.

Gipuzkoako talde erreferenteak entrenamenduen deialdira gonbidatu du Miren Berasategi, eta haiekin entrenatuko du abenduan.

Miren Berasategi Ohorezko Kadeteetako jokalariak Realarekin entrenatuko du abendua bitartean. Bost entrenamendu egingo ditu Donostiako taldean, eta Lagun Onakekin jokatuko ditu partiduak. Berasategik 16 urte ditu.

Lagun Onakek zorionak eman nahi dizkio lortutako aukeragatik, eta orain arte bezala jarraitzera animatu nahi du: jator eta langile.