Txalo artean hasi da garagardo azoka

Uztarria.eus 2014ko urr. 10a, 23:20

Iraurgi Sakibaloi Taldeko jokalarien eta entrenatzaileen aurkezpenarekin hasi da 2014ko garagardo azoka. Hamalau talde igo dira Berdura plazako oholtzara, festari hasiera emateko. Haien ostean, Mireia Epelde eta Unai Iparragirre txirrindulari ohiak omendu dituzte, eta Maier Lizaso lehendakariak txapela jantzi die. 

Estreinatu dute, beraz, VI. Garagardo Azoka, txalo artean. Gaur, ostirala, eta bihar, zapatua, irekita egongo da, baita datorren asteburuan ere. 

Hona hemen Iraurgi Saskibaloi Taldeak prestatu duen egitaraua:

Urriaren 10a, ostirala:

  • Musika zuzenean: Amamantzako guapuek.

Urriaren 11a, zapatua:

  • 18:00etan, Poxpo, Poxpolin, Inaxito eta Joxepo pailazoen ikuskizuna.
  • Ondoren, musika zuzenean: The romanticos.

Urriaren 17a, ostirala:

  • Musika zuzenean: Downtown trio eta Piti (Elvisabuelo).

Urriaren 18a, zapatua:

  • 16:00etan mus txapelketa azkarra.
  • Segidan, musika zuzenean: Azkaiter Pelox.