Lasaotarren biltokia egiteko hitzarmena egin dute Azpeitiko eta Zestoako udalek

Urola Kostako Hitza 2014ko urr. 10a, 16:52
2012ko Lasaotarren Egunean lokala eskatzeko pankarta. (Urola Kostako Hitza)

Lasaoko bizilagunen azken urteetako eskaerari irtenbidea emango dion akordioa sinatu berri dute Azpeitiko eta Zestoako udalek.

Joan den irailaren 18an Lasaoko elkarterako erabilgarria izango den aurrez fabrikatutako pabiloi bat erosi eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten bi udalek. Leire Etxeberria Zestoako alkateak horren berri Zestoako azken udalbatzarrean eman zuen, irailaren 25ean. Orduan Zestoako udaleko ordezkari guztiek aho batez onartu zuten.

Hitzarmenaren berri emateko lasaotarrekin bildu ziren joan den astean bi udaletako ordezkariak. Biltoki berria egiteko lanak azaroan hasiko dituztela iragarri zien politikoek. Lasaoko haurren parkearen ondoan jarriko dute.

Albiste osoa irakurgai, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.