Berdura plazako teilatuko lanak geldirik, amiantoa kentzeko baimena iritsi bitartean

Uztarria.eus 2014ko urr. 8a, 17:18

Uztailean hasi ziren Berdura plazako teilatuko lanekin, eta uztailaren bukaeraz geroztik geldirik daude, amiantoa zegoelako Berdura plazaren teilatuan. Udalak amianto hori kendu eta lanekin jarraitzeko baimena uztailean bertan eskatu zuen, baina oraindik ez dela iritsi eta zain daudela jakinarazi du. Amiantoa asko erabili izan da eraikuntzan-eta, baina zuntz horren erabilera debekatuta dago Espainian 2002az geroztik.  

Altuna y Uria enpresa ari da lanak egiten, eta Urola Erdiko Lapatx zabortegiak ordainduko ditu kostuak. Izan ere, erakundeak hitzarmena sinatu zuen zabortegiarekin, eta hura arduratuko da gastuez, Berdura plazan bulegoa izatearen truke. Lanek lau hilabete inguru iraungo zutela aurreikusi bazuten ere, luzatzen ari da bukatzeko epea.