Hezkuntza saileko ikastaroetan izena eman daiteke jada

Uztarria.eus 2014ko ira. 25a, 20:25
Ikastaro bateko argazkia.

Udalak babestutako eskolak dira horiek, eta honako gaiak landuko dituzte: marrazki artistikoa eta margolanak, eskulanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, gitarra ikastaroa, haurdunaldirako aholkuak, haurraren lehen urteko garapenari buruzko ikastaroa eta arabea ikasteko eskolak.

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza sailak babestutako ikastoak hasi dira martxan, eta izena eman daiteke jada horietan parte hartzeko. Honakoak dira aukerak, egutegi eta orduekin:

  • Marrazki artistikoa eta margolanak.

Egunak: Astelehenak, ostegunak eta ostiralak.

Orduak: Astelehen eta ostiraletan bi txanda egongo dira: 10:00-13:30 eta 15:15-16:45. Ostegunetan, 10:00etatik 11:30era izango dira eskolak.

Tokia: Damaso Azkue.

Irakaslea: Marian Alberdi Elorza

Kontaktua: 943 15 17 97 edo 655 02 67 79.

  • Eskulanak (materialen gainean margotzea eta materialak berrerabilita eskulanak sortzea).

Egunak: Astearteak eta asteazkenak.

Orduak: 10:00-12:00, 15:00-17:00, 17:00-19:00 eta 19:00-21:00.

Tokia: Damaso Azkue.

Irakaslea: Esther Etxarri Markuleta eta Belen Zendoia Eizagirre.

Kontaktua: 943 81 15 95 edo 653 71 49 72.

  • Puntua (gurutze puntua, puntua eta makinako brodatua).

Egunak: Astelehenak eta ostegunak.

Orduak: 15:00-17:00 eta 17:00-19:00.

Tokia: Damaso Azkue.

Irakaslea: Rosario Ibaeta Gabilondo.

Kontaktua: 943 81 28 62.

  • Ebaketa eta jantzigintza.

Egunak: Asteazkenak eta ostiralak.

Orduak: 15:00-17:00 eta 17:00-19:00.

Tokia: Damaso Azkue.

Irakaslea: Maite Ostra Albizu.

Kontaktua: 943 81 24 64.

  • Gitarra ikastaroa.

Egunak: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Orduak: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Tokia: Perez Arregi plaza, 1, 2. solairua.

Irakaslea: Amaia Garmendia Altuna.

Kontaktua: 688 66 04 69.

  • Haurdunaldirako ikastaroa (umeen zain daudenentzat).

Eguna: Asteazkena.

Ordua: 18:30-20:00.

Tokia: Sindikatu Zaharra.

Irakaslea: Edurne Salegi Garate.

Kontaktua: 685 73 13 01 edo edurnesalegi@hotmail.com.

  • Umetxo bat dugu gure bizitzan ikastaroa (0-1 urteko umeen gurasoentzat).

Eguna: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Ordua: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Tokia: Sindikatu Zaharra.

Irakaslea: Edurne Salegi Garate.

Kontaktua: 685 73 13 01 edo edurnesalegi@hotmail.com.

  • Arabe ikastaroa:

Eguna: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Ordua: Zehaztu gabe, interesatuekin adostuko da.

Tokia: Sindikatu Zaharra.

Irakaslea: Houria Ghindri Fella.

Kontaktua: 676 94 73 77.