Asier Lopez: "Inprobisatzeko rock blues psikodelikoa da onena"

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 25a, 12:20
Asier Lopez ezkerretik aurrena. (The Foxy Leires)

Duela lau urte sortu zuten The Foxy Leires taldea hiru lagunek, eta hainbat aldaketa izan ostean, uztailetik berriro martxan dira. Jimi Hendrix musikari ezaguna omendu eta haren abestiak taularatuko dituzte bihar, 23:00etan, Sanagustin kulturguneko arkupeetan, doan. Hendrix berak bezala, inprobisazioa dute oinarri Asier Lopez (Bilbo, 1985) abeslari eta gitarra jotzaileak, Eduardo Castillo baxu jotzaileak eta Manu Forte bateria jotzaileak.

Taldekideak aldatu egin dira, baina Jimi Hendrix Experience taldeak bezala, hiru lagunek jarraitzen duzue.

Jimi Hendrix Experience ere hirukote bat zen, eta formatu hori mantendu nahi izan dugu, bai.

"Soinuaren zapaltzaileak" eta "Hendrixen semeak" izenekin izendatu zaituztete batzuk.

Bai, hala ginela esan ziguten duela bi urte inguru. Orain, ordea, kide berriek osatzen dugu taldea. Ni hasieratik nago, baina baxu jotzailea eta bateria jotzailea aldatzen joan dira. Uztailean hasi ginen taldekide berriekin. Duela bi urte kritika onak jaso genituen, eta orain dela gutxi hasi garenez, ikusi egin beharko da.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.