Gaur estreinatu da 'Loreak' filma

Uztarria.eus 2014ko ira. 23a, 13:10

Gaur, asteartea, estreinatu da Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak filma, Zinemaldiaren baitan. Nagore Aranburu (Azpeitia, 1976) da filmean parte hartu duen aktoreetako bat, eta hiru emakumeren inguruko istorioa azaltzen du, lore-sorta soil batzuen presentziak aztoratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Zinemaldiko Sail Ofizialean leihatuko da filma. 

Horrez gain, Nagore Aranburuk parte hartu du Zabaltegi Sailean aurkeztuko den Zarautzen erosi nuen lanean ere.