Japoniako tradizioa, azpeitiarren ahotik

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2014ko ira. 19a, 14:03

Atzo arratsaldean, Rakugo japoniarra ikusteko eta entzuteko aukera izan zen Azpeitiko Liburutegian. Rakugoa tradiziozko japoniar ipuina da eta bertan, pertsona bakar batek lurrean eseri eta narrazioaren bidez, hainbat pertsonaia antzezten ditu. Herritar ugari bildu ziren Hiromi Yoshida hizkuntzalariak eta ikertzaileak aurkeztutako ekitaldian. Hiru rakugo kontatu zituzten orotara, eta Axen Escalada eta Arantzazu Maiz azpeitiarrak izan ziren rakugolariak. Ekitaldia bukatu aurretik, ikusleen zalantzak argitu zituen Yoshidak. Rakugo emanaldiko argazki gehiago, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.