Skandalue elektrotxaranga: "Taula gainean ez gara guztiz eroso sentitzen, kalean bueltaka ibiltzea gustatzen zaigu"

Uztarria.eus 2014ko ira. 18a, 21:15
Skandalue Elektrotxarangako kideak, elkarrizketa digitalari erantzuten.

Skandalue elektrotxarangako Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua Uztarrian izan dira, webguneko erabiltzaileen galderak erantzuten. Elkarrizketa digitala osorik irakur daiteke, hemen.

Taldekoekin elkartu aurretik, Uztarriara etorri dira Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua Skandalue elektrotxarangako kideak. Ordubete eskasean, Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzun dituzte, eta gainontzeko kideengana joan dira ondoren.

Musikariek azaldu dute beraientzat "afizioa" dela taldea, eta irabazten duten dirua elektrotxaranga hobetzeko eta bidaiak ordaintzeko erabiltzen dutela. Hamaika lekutan izan dira, eta beraientzat oso "bereziak" dira hiriburuak. Hala ere, leku eta une bat hautatzerakoan, Lesakako (Nafarroa) sanferminekin gelditu dira.

Elkarrizketa digitala osorik irakur daiteke, hemen.