Salgai daude Benito Lertxundik hilaren 27an eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2014ko ira. 18a, 12:25

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du hilaren 27an, zapatua, Izarraitz pilotalekuan. 22:00etatik aurrera Oroimenaren oraina diskoko kantuez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Sarrerak aurrez Etxe Zuri, Eguzkintza, Pastorkua, Ametsa eta ISB tabernetan, nahiz Loiolako Turismo Bulegoan eskuratu daitezke, 18 euroren trukean. Egunean bertan, berriz, 20 euro ordaindu beharko da sarrera.