Japoniako Rakugoa euskaraz entzun daiteke gaur Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2014ko ira. 18a, 11:30

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta Hiromiren Lagunak elkarteko kide batek kontatuko du ipuina. Gazteei zein helduei zuzendua dago Japoniako Rakugoa.

Japoniako Rakugoa euskaraz entzuteko aukera izango da gaur, osteguna, Udal Liburutegian. Rakugoa Japoniako ipuin tradizionala da, eta Hiromiren Lagunak elkarteko kide batek kontatuko du. Izan ere, ipuin mota hori pertsona bakar batek antzez dezake, pertsonaia desberdinen paperetan murgilduta. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldia interesgarria izango da helduentzat zein gazteentzat.