Skandalue elektrotxarangako kideak elkarrizketa digitalean izango dira gaur

Uztarria.eus 2014ko ira. 15a, 12:40
Skandalue elektrotxaranga Bidanian, Eskola Txikien egunean. (Facebook)

Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua Uztarriaren egoitzan izango dira gaur, osteguna, 18:00etatik aurrera. Bidali ordurako zure galderak hona.

Skandalue elektrotxarangako kide Ekain Artola, Jon Ibarzabal eta Mikel Zaldua Uztarriaren egoitzan izango dira gaur, osteguna, elkarrizketa digitalean, 18:00etatik aurrera.

Duela urte batzuk sortu zuten zenbait azpeitiarrek-eta Skandalue elektrotxaranga. Harrezkero Euskal Herri osoko hainbat txokotan ibili dira kalez kale, festak girotzen. Taldeaz nahiz bestelakoez hizketan ariko dira Artola, Ibarzabal eta Zaldua elkarrizketa on line-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.