Hilaren 26an eta 27an izango da aurtengo Tuba Jaialdia

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 15a, 12:05

Iaz bezala, aurten ere Azpeitiko Tuba Jaialdia ospatuko da irailaren 26an eta 27an. Aurtengoa, bosgarren edizioa da eta ekitaldiz betetako bi egun antolatu dituzte. Izan ere, kontzertua eskaintzeaz gain, hitzaldiak eta bazkaria ere izango dira bi egun horietan.

Antolatzaileek adieradi duetenez, hainbat tuba maisu egongo dira aurtengo jaialdian: besteak beste, Juan Carlos Jimenez (Donostiako kontserbatorioko irakaslea), Oscar Abella (EOS tuba bakarlaria), Joaquin Diaz (Gazteizko bombardino bakarlaria), Izaskun Ocon (Musika eskoletako tuba irakaslea), Ibai Pastor (musika eskoletako bombardino irakaslea), Atsutaro Mizunaka (Bordeleko (Frantzia) orkestrako tuba bakarlaria), Luis Gimeno (Musikeneko tuba irakaslea), Juanjo Munera eta Paco Yanez (Bilboko musika taldearen bombardino eta tuba joleak) izango dira bertan.

Guztientzako jaialdia

V. Tuba Jaialdiaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, "jaialdia maila guztientzako musikariei dago bideratuta. Jaialdi honetan ez dago adin edo herri mugarik". Juan Carlos Ribelles eta Agustin Jimenez jaialdiaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte jaialdian parte hartzera eta ondo pasatzera.

Izen ematea jaialdiaren aurreko astean amaituko da eta 30 euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barnean jaialdiaren elastikoa, hamaiketakoa eta bazkaria sartzen dira. Tuba eta bombardino elkarteko bazkideek, aldiz, 25 euro ordaindu beharko dituzte. Izen ematea ondorengo posta elektronikoaren bitartez egin daiteke: tubajaialdia@gmail.com, edo bestela, ondorengo helbidera joan daiteke: Iberotarren Enparantza 6, 1 A, 20730, Azpeitia. Informazio gehiago eskuratzeko deitu ondorengo telefono zenbakira: 636 801 991.

Jaialdian, besteak beste, Karibeko erritmoa duten abestiak eta Arratsalde honetan eskainiko dituzte. Juan Carlos Ribellesek adierazi duenez: "Txikienak etorkizuna dira eta horregatik sorpresa bat antolatu dugu beraientzat. Tuba egunean izango da eta umeek protagonista bihurtuko ditugu".

Egitaraua

Irailak 26, ostirala

Pianoz lagunduriko entzunaldia. Bertan izango da Ana Garcia piano jotzailea. Antolatzaileek adierazi dutenez, bi musikarik baieztatu dute ekitaldi honetan egongo direla: Andoni Moñux, aurtengo Euskadiko Musikari gazteen lehiaketako txapelduna eta David Muñoz. Gainerako musikariek joango diren baieztatzeko dutela azaldu dute antolatzaileek.

Irailak 27, larunbata: Tuba Eguna.

09:45: Beroketa Joaquín Diaz-en eskutik.

10:30: Entsegua.

11:15: Hamaiketakoa.

12:15: Hitzaldia, David Muñoz irakaslearen eskutik: Metalezko musika tresnetako arnasketa teknika.

13:30: Entsegua

14:30: Bazkaria.

17:00: Azken entsegua.

19:15: Kalejira.

19:30: Kontzertua, Azpeitiko Plaza Txikian (Eguraldi txarra eginez gero Sanagustin Kulturgunean izango da).