Hilaren 22an amaituko da Uztarriako abuztuko lehiaketan parte hartzeko epea

Uztarria.eus 2014ko ira. 9a, 17:17
Barazkiak 'al dente' erara egiteko errezeta.

Abuztuko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak. Horretarako, nahikoa da gustuko errezeta prestatzea, eta uztarriasukaldean@gmail.com helbidera sukaldariaren eta plateraren argazkia bidaltzea.

Irailaren 22an, astelehenean, amaituko da Uztarria aldizkariko abuztuko lehiaketan parte hartzeko epea. Abuztuko aldizkarian, Lau-Bide jatetxeko sukaldariak prestatutako barazkiak al dente errezeta kaleratu zuen Uztarriak, eta plateraren osagaiak eta prestatzeko pausoak azaldu zituzten jatetxeko sukaldariek.

Oraingoan, ordea, irakurleen txanda da. Lehiaketan parte hartu nahi duten bazkideek beraien gustuko errezeta prestatu beharko dute; eta, ondoren, argazkia atera beharko dute harekin. Argazkia Uztarriari helarazi behar zaio: Perez Arregi plazako 1 behera eramanda edo uztarriasukaldean@gmail.com helbidera bidalita. Esan bezala, lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da Uztarriako bazkide izatea (Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin eta hainbat abantailaz gozateko, egin klik hemen eta bete eskuorria).

Abuztuko lehiaketan, argazkia eta errezeta bidaltzen duten bazkide guztien artean, Lau-Bide jatetxean bi lagunentzako afaria edo bazkaria zozkatuko da. Animatu eta hartu parte!

 

Uztarriak martxoko zenbakiarekin abiatu zuen lehiaketa berria. Maite Azkue izan da uztaileko lehiaketako irabazlea, eta Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako jatordua irabazi du. Hilero herriko jatetxeetako sukaldariek, txandaka, plater bana prestatuko dute aldizkariko lehiaketa atalerako, eta errezeta ere emango dute.