Mikel Larrañagak eta Eneko Otañok azaroaren 30ean jokatuko dute aizkora apustua

Uztarria.eus 2014ko ira. 8a, 18:11

Otañok hamar kana-erdiko eta bost 60 ontzako ebaki beharko ditu; Larrañagak, berriz, hamar kana-erdiko eta sei 60 ontzako. Oraindik ez dute zehaztu non jokatuko duten proba.

Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Mikel Otaño beizamarrak azaroaren 30ean neurtuko dituzte indarrak, hala erabaki zuten joan den ostiralean. Otañok proposatu zuen apustua, eta bien artean adostu dute. Honakoa izango da, beraz, proba: Otañok hamar kana-erdiko eta bost 60 ontzako ebaki beharko ditu. Larrañagak, berriz, 60 ontzako enbor bat gehiago moztu beharko du, beraz, hamar kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztea izango da haren lana.

Enborrei dagokienez, Beizamakoak eramango ditu kana-erdikoak, eta Azpeitikoak 60 ontzakoak. Hala ere, Otañok hautatuko du Larrañagak moztuko duen azken 60 ontzakoa, hala hitzartu baitute aizkolariek. Oraindik ez dute zehaztu non jokatuko duten apustua, baina diru kontuak argitu dituzte: 3.000 euro jokatu dituzte Larrañagak eta Otañok.

Bestalde, aipatu behar da erronkaren bezperatan Euskal Herriko Bigarren Mailako finala jokatuko dutela bi aizkolariek. Beraz, han aukera izango dute indarrak neurtzeko.