Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria itxiko dute hiru egunez, garbiketa lanetarako

Uztarria.eus 2014ko ira. 3a, 12:53
Lasaoko bidegorria itxita izango da hiru egunez.

Ostiralean, hilak 5, eta astelehenean eta asteartean itxiko dute bidegorria erabiltzaileentzat, 08:00etatik 18:00etara bitartean. Sastraka kentze eta garbiketa lanak egingo ditu egun horietan Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Azpeitia eta Lasao arteko bidegorria itxita egongo da ostiralean, astelehenean eta asteartean, sastraka kentze eta garbiketa lanak egin behar dituelako Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura sailak jakinarazi duenez, bidegorriak duen zabalera kontuan izanda, lanean ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, hiru egun horietan, 08:00etatik 18:00etara, erabiltzaileentzat itxita izango da bidegorria.