ISBren arbeltxoa Saskibaloiko Munduko Kopan

Uztarria.eus 2014ko ira. 1a, 15:19

FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako aurretiko fasea jokatzen ari dira egunotan. Gaur, astelehena, Sevillan izan da Kroaziako eta Senegaleko selekzioen arteko norgehiagoka, eta denen ezusterako Senegaleko entrenatzaileak Iraurgi Saskibaloi Taldearen logodun arbeltxoa erabili du jokalariei azalpenak emateko. Twitterren jarri du arbeltxoaren argazkia Jorge Lorenzo saskibaloi jokalariak.