Joseba Albizuk marka hautsi du Ondarbasoko Igoeran

Uztarria.eus 2014ko ira. 1a, 14:13

Pasa den zapatuan, abuztuak 30, XXVIII. Ondarbasora Igoera txirrindularitzako erlojupeko proba herrikoia jokatu zen Zestoan, Gazte Egunaren baitan. Bertan izan zen Joseba Albizu Erreka (11:21) azpeitiar txirrindularia, eta proba irabazteaz gain, ordura arteko marka onena hautsi zuen; Iñaki Gabarainek iaz lortutako denbora (11:22) baino segundo bat gutxiago behar izan zuen proba bukatzeko. 

Joseba Albizuren lagun batek azpeitiar txirrindulariaren ibilia grabatu zuen, haren atzetik motorrean joanda.