Zozketak egin ostean itxi du Uztarriak jaietako tonbola

Uztarria.eus 2014ko abu. 3a, 02:41

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hil horretako 16tik 29a bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.

Uztarria Komunikazio Taldearen festetako tonbolak itxi ditu ateak, gaur, zapatua, gaueko hamabiak inguruan. Tonbolaren seigarren urtea izan da aurtengoa, eta ehundaka lagun hurbildu dira hara, txartelak erostera eta Uztarriari laguntzera. Horregatik, beste urte batez, Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritarrei eta bisitariei.

Azken urteetan bezala, zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriako festetako tonbolak. Lau sari zozkatu ditu 00:00etan, eta honakoak dira zenbaki saridunak eta haien ordezkoak:

  • Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:

Zenbaki sariduna: 5.456

Ordezko zenbakia: 6.098

  • Mendiko bizikleta, Erreka Bikeren eskutik:

Zenbaki sariduna: 8.539

Ordezko zenbakia: 5.505

  • Asteburu pasa, Eroski Bidaiaken eskutik:

Zenbaki sariduna: 3.077

Ordezko zenbakia: 9.156

  • Asteburu pasa, Halcon Bidaiaken eskutik:

Zenbaki sariduna: 2.177

Ordezko zenbakia: 4.794

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi Plazako 1 zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko. Beraz, irailaren 16tik 29ra izango dute Netbooka, bizikleta edo bidaien txartelak jasotzeko parada.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.

Abuztuan oporretan izango da Uztarria, beraz, irailaren 1a arte ezin izango dira jaso zozketako edo txarteletako opariak.