Osakidetzak dio ez dagoela euskara profila duen eskatzailerik Azpeitiko anbulatoriorako

Urola Kostako Hitza 2014ko uzt. 29a, 15:15

Teresa Garmendiak Urola Kostako Hitza-ri adierazi dioenez, mediku erdalduna kontratatu da "ez dagoelako euskara profila duen eskatzailerik Azpeitiko Osasun Zentrorako".

Urte osoan zehar zortzi familia mediku daude lanean Azpeitiko anbulatorioan. Oporraldia medio, horien erdien ordez beste mediku bat kontratatu du Osakidetzak, gaixoekin euskaraz aritzeko gai ez dena berau. Horrek zalaparta piztu du Azpeitiko Natul euskara taldean, udalean eta herritarren artean, herritarren hizkuntza eskubideak urratzen direla ulertzen baitute.

Urola Garaiko ESIko kudeatzaile Teresa Garmendiak Urola Kostako Hitza-ri adierazi dioenez, mediku erdalduna kontratatu da "ez dagoelako euskara profila duen eskatzailerik Azpeitiko Osasun Zentrorako". Hala ere, argitu du pazienteak, arrazoi hori medio, medikuz aldatzeko eska dezakeela edozein momentutan.

Albistea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.