30 urteotan Argazki Elkarteko kide izan direnek argazkia aterako dute bihar, txupinazoaren ostean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 29a, 12:36

Elkarteko kideek dei egin diete egungo kideei eta kide ohiei udaletxeko areto nagusira bertaratu daitezen argazkia ateratzera. 

Azpeitiko Argazki Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko saninazioetako txupinazoa botako dute, bihar, uztailak 30. Luis Rey bazkide ohi zaharrena, Alberto Beloki egungo lehendakariak eta Alaitz Ruiz elkarteko kideak botako dute festei hasiera emango dien suziria. Hori dela eta, txupinazoaren ondoren, argazki oroigarri bat atera nahi dute elkarteko kideek, udaletxeko areto nagusian.

Argazki Elkarteko kideek esan dutenenez, "une garrantzitsu horren argazki oroigarri bat atera nahi dugu", eta horretarako, elkarteko kide izan direnei, gaur egun direnei eta Argazki Elkartearekin zerikusia izan duten edo duten guztiei areto nagusian elkartzeko deia egin diete.