Gaztetxoak ere hasi dira jaien magiaz gozatzen

Uztarria.eus 2014ko uzt. 28a, 17:31

Umeen eguna ospatu zuten atzo, igandea, herrian, eta hamaika eginkizun izan zituzten Azpeitiko haurrek eta gaztetxoek. Goizean, erraldoiak ibili ziren Alde Zaharreko kaleetan; eta, eguerdian, dantzari gazteek hartu zuten erreleboa, plazan. 14:00etatik aurrera, Marea Arroxan murgiltzeko aukera izan zuten haurrek. Izan ere, bazkaria, jokoak eta afaria egin zituzten berdura plazan eta inguruetan.