Ekitaldiz beteta datoz Santio jaiak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 24a, 19:40
Sagardo txapelketako argazkia, 2012ko santioetan.

Saninazioetarako giroa berotzeko, hamaika egitasmo antolatu dituzte astelehena bitartean. Bihar, Santio egunean, Euskal Herriko Blonda Txapelketa eta sagardo lehiaketa jokatuko dira herrian, besteak beste.

Uztailaren amaierarekin batera, hastear dira Satio jaiak. Aurten, gainera, ekitaldi asko antolatu dituzte festetarako; badirudi, saninazioetarako zubi lana egingo dutela santioek. Gaurtik, ostegunetik, hasi, eta igandea bitartean emango zaie jarraipena Santio jaiei, Marea Arroxaren mezuarekin, umeen egunarekin eta Euskal Herriko Sega ligaxkarekin, besteak beste. Saninazioetarako giroa berotzen hasteko, asteburu egokia suertatu zaie azpeitiarrei.

Hemen, datozen egunetako egitaraua:

Uztailak 24, osteguna:

  • 19:00etan: Azpeitia anitza mosaikoa. Herriko plazan.
  • 00:00etan: Txekor erretzea, plazan.

Uztailak 25, ostirala. Baserritarren Euskal Eguna:

  • 10:30ean: Goiz eresia. Azpeitiko Musika Banda eta Izarraitz Txistulari Taldea.XXX. Cesar Valverde Pilota Txapelketaren finalak, Frontoi Txikian. Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta. Kepa Peñagarikano pilotari profesionala omenduko dute.
  • 11:00. Euskadiko XIX. Blonda Ganadu Erakusketa azoka plaza atzean, eta XVI. Ardi Gazta Txapelketa, plazan.
  • 11:30ean: Nafarroako banderari omenaldia. Olazko Andre Mariaren plazatik herriko plazara.
  • 12:00etan: XLII. Sagardo Txapelketa, herriko plazan. Txekor errearen eta hegaluze errearen pintxoak. Iker Zubeldia, Beñat Lizaso eta Sebaxtian Lizaso bertsolariak eta Lajatarrak, Lutxurdio eta Berastegi trikitilariak.
  • 18:00etan: Kantu-poteoa. San Martin egoitzatik hasita.
  • 18:30ean: Errekortarien Azpeitiko txapelketa nagusia, zezen plazan. Zezen Beltzek antolatuta.
  • 19:30ean: Jainekin txaranga.

Uztailak 26, larunbata:

  • 10:30ean: XXXIII. Usakume Tiro Txapelketa goizez eta arratsaldez. Gipuzkoako kopa. Lapatxen.
  • 12:30ean: Herri-kirol ikuskizuna, Perez Arregi plazan. Aizkoran: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Joxe Felix Zubizarreta. Harri jasotzen: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria.
  • 16:00etan: Txirrindularitzako XXXIV. Inazio Deuna Saria, plazatik hasita.
  • 18:30etan: Olatuen Sorrera. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde. Gero, ekitaldia eta mokadua, plazan.
  • 21:00etan: Afaria, azoka plazan.
  • 23:30ean: Emon taldearen kontzertua, plazan.

Uztailak 27, Igandea, Umeen euskal eguna

  • 10:00etan: Goiz eresia. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta banda gaztea.
  • 11:00etan: Umeen meza nagusia, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak abestuta.
  • 11:30ean: Sega ligako azken saioa, Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko zelaian.
  • 11:30ean: Erraldoien desfilea.
  • 12:00etan: Haurrentzako dantzak, herriko plazan.
  • 12:30ean: Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.
  • 14:00etan: Haur eta gaztetxoentzako bazkaria, azoka plazan.
  • 16:00etan: Haurrentzako jolasak.
  • 17:00etan: Haurrentzako erromeria, plazan.
  • 18:30ean: Saninazioetako zezenketetako zezenak aterako dituzte, zezen-plazan.
  • 19:30ean: Urolatarrak txaranga.

Uztailak 28, astelehena

  • 21:15ean: Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Artzubiako plazan. Azpeitiko pasodobleak joko dituzte.